ZIENTZIA. CIC Bioguneren ikerketa bati eman dio lehen orria 'PloS Biology' aldizkariak

Irune Lasa.
2009ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Biziak toki zailenetan ere aurrera egiten du. Hala, arkeo halofiloak gatzaga eta aintzira gatzatuetan bizi dira, beste edozein izakiren zelulak lehertaraziko lituztekeen ingurunean. Organismo zelulabakar horiek, osmosi talka saihesteko, zelula barneko gatz kontzentrazioa orekatu egiten dute ingurunekoarekin. Baina nola babesten dira proteinak baldintza horietan? Hori da CIC Biogunen Oscar Millet-ek zuzendutako ikerketa taldeak argitu duena. Mutazio batek ahalbidetzen du proteina babesteko bidea, hondar aminoazidoen egitura berezi batek. Aminoazido horiek azalean metatzen dira, urarekin interakzioak minimizatuz. Milleten esanetan, aurkikuntza horrek etorkizunean hainbat aplikazio izan ditzake; adibidez, bioteknologiaren alorrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.