Watson eta Crickek DNAren egitura aurkitu zutenean, Rosalind Franklinek lortutako irudi bati esker izan zen; baina, emakumea zenez, historiak ez dio merezi duen aipamenik aitortu. Zientziaren munduak ez dio harrera onik egin izan emakumeari, baina orain, zorionez, zertxobait aldatzen ari da.
Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea eta Emakume Ikertzaileen Nazioarteko Urtea direla aprobetxatuz, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak hitzaldi sorta bat antolatu du. Hiru zientzialarik, hiru emakumek, belaunaldi berriko botiken eta medikuntzan aplikatzeko materialen diseinuaren arloan egin dituzten lanak aurkeztuko dituzte EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Gaur izango da lehenengo hitzaldia: Kimika eta osasuna: botiken diseinua, Pilar Goiaren eskutik. Kimika medikoa eta jarduera terapeutikoetarako erabil daitezkeen konposatu berrien diseinua eta sintesia lantzen ditu Goiak bere ikerketan.
Bigarren hitzaldia Maria Valletek egingo du, hilaren 23an: Botiken askapen zentzuduna. Haren ikerketaren muina biomedikuntza birsortzailerako ehun-euskarri adimendun eta sendotuak dira.
Azkeneko hitzaldia Carmen Migajosena izango da: Polimero adimenduak. Bai hitzaldiak eta bai ondorengo mahai ingurua doakoak izango dira.
'IKERKETA FEMENINOZ'
Non. EHUn, Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Noiz. Azaroak 2, 23 eta 30.
Zientzia emakumeen eskutik
Emakume Ikertzaileen Nazioarteko Urtearen aitzakian EHUk antolatutako hitzaldi sorta hasiko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu