Zerrien belarrietatik eta hezur muinetatik ateratako zelula arruntak hartuditu Txinako ikerlari talde batek eta haiek atzera programatu enbrioietako zelula amak bezalakoak izateko; hots, gorputzeko beste edozein ehunetan bilakatzeko gai.
Hainbat izan dira orain arte zerritik zelula amak ateratzeko saioak, baina ez da arrakastarik izan. Shangaiko Biokimika eta Zelula Biologiako Institutuko Lei Xiao doktorearen taldeak beste bide bat hartu du. Hamar hasteko zerri baten zelula helduak hartu eta haiek berriz programatzea lortu du, birus bat erabiliz gai kimikoak barneratzeko. Ondoren egindako frogetan, ikusi dute birprogramatutako zelulak gai zirela garatzen ari den enbrioi bateko hiru kapak osatzen dituzten edozein zelula bilakatzeko. Ez dira zelula amak, baina haien gaitasun hori dute.
Aukera ugari zabaltzen ditu lorpenak zientzialari txinatarren arabera. Hala, zelula horiek giza gaitz genetikoentzako esperimentaziorako ereduak egiteko erabil daitezke, edo hainbat gaitzen aurrean erresistentzia izango duten zerriak garatzeko. Dena den, ikusmiran bada bide zirraragarriago bat zabalik. Genetikoki moldatutako animaliak, haien organoak gizakietan transplantatu ahal izateko.
Geneak kendu edo gehituz, animalien organoak giza gorputzaren immunitate sistemarekin bateragarriak izatea gorputzak ez arbuiatzea lortuko litzatekeela uste dute hainbat ikerlarik. Zerriaren organoak gizakien organoen tamaina bertsukoak dira, eta antzekotasun handia dute forman eta funtzioetan.
ZIENTZIA. Zelula amen gisakoak, zerritik
Zerrien organoak gizakietan transplantatzeko aukeran bide berria zabal daiteke Txinako ikerlari batek egindako lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu