Zigilu berria

2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Sagardoaren kalitatea. Zigilua duten botila guztiek gutxieneko kalitatea izango dute; Fraisoroko teknikari batek emango du oniritzia, parametro jakin batzuk aztertuta. Maila ematen ez duena ez dute botilaratuko, ezta zigilurik gabe ere. 2010eko produkzioarekin hasiko dira arau hori ezartzen.

Hemengo sagarra. Baserritarrekin tratu zuzena izan nahi dute, profesionalen bidez hemengo sagar produkzioa handitu dadin. Aldez aurretiko salneurri adostuak proposatzen dituzte. Etorkizunak bertako sagarra handitzearekin lotura zuzena duela diote.

Sagardo Mahaiko hamalau sagardotegiak. Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta, Mina eta Zapiain (Astigarraga); Altzueta, Olaizola eta Zelaia (Hernani); Barkaiztegi (Martutene, Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Egiluze (Errenteria), Gaztañaga (Andoain), Isastegi (Aldaba Txiki), Sarasola (Asteasu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.