Zilegi bekit

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
«A beau mentir qui vient de loin [Gezur bat mila aldiz] bada Frantzian errana. Zifra zenbaiten handiagoak ez gaitu gehiegi inpresionatu behar. 1930 urtearen inguru, komunistek 6 edo 7 milioi laborari ero zituzten Ukrainan hala diote behintzat erbertzekatuek (ikus La Nation Géorgienne, 1961eko eta 1962ko urtarrileko numeroak), eta, halarik ere, jenderik askotto, erran delako Europa librean, bai eta Euskal Herrian ere, komunistak edo komunisten bide-lagun dira, kontzientziarik hoberenean; Albitarren kontrako Gurutzadan, katolikoek milioi bat 'heretiko' erre edo sarraskitu omen zituzten (ikus Albigeois et Cathares, F. Niel) eta horregatik ere euskaldunik gehienak katoliko fededun egonen dira; joan den mendearen erditsuan, ingelesek 8 milioitik 4 milioirat apalarazi zuten irlandarren nonbrea hauek fedez eta etniaz bertzelako zirelakotz, gosez hiltzera utziz, fusilatuz edo urkatuz, eta erbertzera joatera bortxatuz eta zifra honi, bederen, fidatzenago ahal zaio, halaz eta guztiz ere, protestante anglo-saxoiek uste dute zuzena badutela mundu guztiaren beren giristinotasunerat behartzekotz. Baina, erranen didate, sarraskiak, goseteak, zigor-zelaiak e.a. komunisten, giristinoen eta bertze demokraten artean, azaleko zerbait, ez-beharreko zerbait dira, nazional-sozialismoaren izaerazko direlarik… Zilegi izan bekit exegesi horretan ez sinestea, otoi!»

(Jon Mirande, Egan, 1962 1/3 zbkia, urtarrila-ekaina)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.