2010eko urriaren 21a
00:00
D. Katalunia, 2010. Zuz.: Jordi Cadena, Judith Colell. Akt.: Aina Clotet, Nausicaa Bonnin. Elisa 11 urte betzear zegoela, aitaren lagun batek bortxatu egin zuen. 24 urterekin arazo psikologikoak ditu, baina ez daki zergatik, oroitzapenak oso sakon lurperatu baititu. Egun batean, amari deituko dio: «Lagun iezadazu, gauza beldurgarri bat gogoratu berri dut». Basauri (Ibaigane). Gaur, 20:00etan, eta 22:00etan.
Lope
D. Espainia, 2010. Zuz.: Andrucha Waddington. Akt.: Alberto Ammann, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala, Juan Diego, Luis Tosar. 91 min. Lope de Vega idazlearen gaineko film hau 1588. urtean dago girotuta. Lopek bi emakumeren maitasunaren artean erabaki behar du. Emakumeetako bat liberala eta enpresaria da; bestea, noblea eta ameslaria. Justizia atzetik izango du, eta Lope Lisboako kaian ezkutatuko da. Durango (Zugaza). Gaur, 20:30ean.
El silencio de Lorna
+7. Belgika, 2008. Zuz.: Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne. Akt.: Arta Dobroshi, Jeremie Renier, Olivier Gourmet, Fabrizio Rongione. 105 min. Albaniako gazte bat da Lorna. Belgikan bizi da, eta taberna bat erosi nahi du Sokol mutil-lagunarekin batera. Horretarako, Fabio mafiosoarekin egin beharko du bat. Fabiok, baina, ez du garbi jokatuko, eta Lornak erabaki garrantzitsu bat hartu beharko du: Fabio salatu ala isilik jarraitu. Arrasate (Amaia Antzokia). Gaur, 20:30ean. Tolosa (Leidor). Gaur, 19:15ean, eta 21:45ean.
Villa Amalia
+12. Frantzia, 2008. Zuz.: Benoit Jacquot. Akt.: Isabelle Huppert, Jean-Hughes Anglade, Xavier Beauvois. 94 min.Gau batean, Annek beste emakume batekin ikusiko du Thomas mutil-laguna. Orduan, Thomas uztea erabakiko du. Handik aurrera soilik musikak lasaituko du Ann. Elgoibar (Herriko Antzokia). Gaur, 21:30ean.
Two Lovers
+12. AEB, 2008. Zuz.: James Gray. Akt.: Joaquin Phoenix, Gwyneth Paltrow, Vinessa Shaw. 100 min.Bi familia juduk euren negozio komunak sendotu nahi dituzte, eta euren seme-alabak ezkontzea nahi dute. Baina arazo bat dago: familietako baten semea bizilagunaren alabarekin maitemindurik dago. Drama erromantikoa da. Oñati (Herri Zinema). Gaur, 20:00etan.
Nacidas para sufrir
D. Espainia, 2010. Zuz.: Miguel Albaladejo. Akt.: Adriana Ozores, Malena Alterio, Mariola Fuentes. 139 min. Florak 72 urte ditu, ezkongabea da eta herrixka txiki batean bizi izan da beti. Ahizpa gazterik hil zen, eta hiru iloben kargu egin zen Flora. Zahartzarora helduta, ikaratuta dago, ilobetako batek lan egiten duen zahar etxera eramango dutelakoan. Zumaia (Aita Mari). Gaur, 21:45ean.
Air Doll
+12. Japonia, 2009. Zuz.: Hirokazu Koreeda. Akt.: Arata, Du-na Bae, Sumiko Fuji, Mari Hoshino, Itsuji Itao. 125 min.Panpina puzgarri bat Tokioko etxe txiki batean bizi da. Ez da mugitzen, eta ez du hitz egiten. Baina, egun batean, panpinak bizia hartuko du, eta arima izango du. Denborarekin, kalera irteten ere ausartuko da. Bideoklub batera sartu eta maitemindu egingo da. Beasain (Usurbe). Gaur, 20:30ean.
Tommy: The Movie
Erresuma Batua, 1975. Zuz.: Ken Russell. Akt.: Oliver Reed, Ann-Margret, Roger Daltrey, Elton John, Eric Clapton. 125 min.The Who musika taldeak 1969. urtean sorturiko rock-operan oinarrituriko filma. Mutil bat gormutu eta itsu izan da txikitatik, trauma batek eraginda. Egun batean pinball txapelduna bihurtzen da, eta sekta bateko buru izendatzen dute. Ermua (Lobiano). Gaur, 21:30ean.