Zinemaren inguruko hitzaldiak entzuteko bi aukera izango dira gaur Donostian. Rob Stone Swanseako unibertsitateko (Gales) Zinemako eta Ikus-entzunezko Hedabideetako katedradunak zinemaren historia berrikusiko du, euskal zineman eta Julio Medem zinemagile donostiarraren ekarpenean sakonduz.
Stone aditua da zinema munduan, eta liburu eta idatzi ugari plazaratu ditu, euskal zinemaren ingurukoak horietako hainbat. Bereziki ezaguna da Julio Medem (Manchester University Press, 2007) liburua.
Katedraduna entzuteko lehen aukera Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Areto Digitalean izango da, 13:00etan. Medemen irudia eta euskal zinema izango ditu mintzagai Como ser un auteur vasco y casi morir en el intento: Julio Medem izeneko hitzaldian.
19:30ean La valiosa pérdida de tiempo en el cine mintzaldian zinemaren historiaren inguruko ibilaldi alternatiboa eskainiko du Ernest Lluch kultur etxean. Stoneren mintzaldiaz gain ikusgai izango da Eduardo Chapero-Jackson madrildarraren hamazazpi minutuko Alumbramiento film laburra ere.
ROB STONE
Noiz. Gaur 13:00etan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Areto Digitalean, eta 19:30ean Ernest Lluch kultur etxeko areto nagusian, Donostian.
Zinema hizpide Donostian
Rob Stone galestarrak 'Como ser un auteur vasco y casi morir en el intento: Julio Medem' hitzaldia emango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu