Gerizpean. Uda-pasa

Zinemari lotutako menuak

Zazpi sukaldarik, Zinemaldiko Culinary Zinema ataleko filmak oinarri hartuta, menuak osatuko dituzte

Erredakzioa
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gastronomiak eta zinemak bat egingo dute Donostiako Zinemaldiak irauten duen bitartean. Izen handiko zazpi sukaldarik, Culinary Zinema atalean eskainiko diren filmetan oinarrituta, menuak egingo dituzte. Filma ikusi eta menua dastatzeko sarrerek 50 euro balio dute. Andoni Luis Aduriz, Roberto Ruiz, Ruben Trincado, Mikel Santamaria, Iñigo Lavado, Ixaak Salaberria eta Josean Eizmendi sukaldariek parte hartuko dute ekimenean. Bakoitzak Culinary Zinema atalean eskainiko den film bat hartuko du oinarri; hala, hilaren 17an, Aduriz Mugaritz BSO filman oinarrituko da Kursaalean izango den festan eskainiko den menua osatzeko.

Hurrengo egunean, El camino del vino filmak lagunduko dio Roberto Ruiz sukaldariari. Hark egindako menua Londres Hoteleko Mari Galant erretegian dastatu ahal izango da. Uliako jatetxean egongo da dastatzeko aukera, bestalde, Ruben Trincado sukaldariak El Bulli: Cooking in progress filmean oinarrituta osatuko duen menua.

Mikel Santamariaren inspirazio iturri Jiro dreams of sushi filma izango da. Aquariumeko Bokado jatetxerako sortuko du.

Les émotifs anonimes, Il Ritorno eta Perfect sense filmak egokitu zaizkie Iñigo Lavado, Ixaak Salaberria eta Josean Eizmendi sukaldariei. Haiek egindako menuak hilaren 21, 22 eta 23an dastatu ahal izango dira, Iñigo Lavado, Fagollaga eta Illarra jatetxeetan, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.