Zirkua, dantza eta antzerkia

Estetika eta magia uztartzen ditu Circus-Tanzia taldearen 'Frágil' ikuskizunak; Gaiarre antzokian emango dute

Erredakzioa
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Nor gara? Nondik gatoz? Galdera horien erantzunaren bila, bidaia berezi batean murgilduko dira hiru pertsonaia, norberaren unibertsoaren bidaian. Frágil izeneko ikuskizun eder eta intimista da emaitza, gogoetarako bidea irekitzen duena. Gaur, Iruñeko Gaiarre antzokian emango dute antzezlana, 18:00etan. Circus-Tanzia talde nafarrak dantzarekin eta antzerkiarekin zipriztintzen du zirku garaikidea. Alvaro Moralez eta Edurne Rankinek zuzentzen dute, eta, bertan, estetikak, musikak, argiak eta dantzak bat egiten dute; lan berezi eta berritzailea sortu dute. Hiru aktoreak etxekoak dira: Maribel Martinez, Aintzane Baleztena eta Juan Napal. Antzezlan horrekin zirkuaren mundura hurbildu nahi dituzte ikus-entzuleak. Izan ere, zirku garaikidearen diziplina nahiko zabalduta dago Europako hainbat herrialdetan, baina Euskal Herrian ez du leku askorik. Proposamen horrekin antzokietako ateak ireki nahi dizkiete eskujoko eta itzulipurdiei. Frágil lana ikus-entzule helduentzat sortu dute bereziki. Hitza desagertu egiten da, baina nork behar du hitzik gorputzak dena adierazten badu? Filosofia horren esklabu, estetikak eta magiak betetzen dute hitzaren hutsunea. Ikuskizunarekin ikusleek ondo pasatzea nahi dute, baina, horrez gain, emozioetan eta pentsamenduan ere sakontzen dute. Hala, xehetasunez beteriko hariek unibertso global bat josten dute.

'FRÁGIL'

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Gaiarre antzokian, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.