Asteburuko proposamenak
Zirkuaren eta Erdi Aroko lanbideen azoka
GERNIKA-LUMO. Asteburu honetan Gernika-Lumon (Bizkaia) egingo den azokak zirkua eta Erdi Aroko lanbideak izango ditu ardatz. Ostiraletik igandera bitartean izango da, eta guztientzako ekitaldiak egingo dituzten arren, batez ere haurrentzako ekintzak izango dira: buruhandiak, orekariak, malabarismoak, zirku saioak, magiazko ikuskizunak, suzkoak, umorezkoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu