«Norberaren zoriontasuna aurkitzeko era bat da». Horrela definitzen du Alejandro Jodorowskyk (Txile, 1929) Cabaret místico antzerkia; Arriaga antzokian ikusi ahal izango da gaur. Zuzendari txiletarraren azken obra lehenengoz dator Euskal Herrira; antzerkia bihar ikusteko aukera ere izango da, gaurko emanaldiko sarrera guztiak amaitu egin baitira.
«Desberdinen artean terapia antzeko bat egitea» du helburu antzerkiak. Bertan, umorea, psikologia eta espirituen inguruko istorioak nahastu eta ikus-entzuleak parte hartzea eta inplikatzea nahi dute, norberaren «garbiketa prozesu» hori egin ahal izateko. Agertokian, Jodorowsky bera da protagonista nagusia; hausnarketa propioak egiten ditu, eta oholtza gainera ikus-entzuleak igotzen ditu, haiekin ideiak tartekatzeko asmoz. Barrea eta umorea aldarrikatzen du zuzendariak: «Soilik era horretan ezagut dezakegu benetako gizakia nolakoa den; inolako mozorro edo maskararik gabe agertzen da gizakia».
Betidanik ezagunak izan dira Jodorowskyk egin izan dituen lanak, horietan egiten dituen azterketa psikologikoengatik. Zinemagile, aktore, olerkari eta komikilari lanak ere egin izan ditu.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Arriaga antzokian(Bilbo).
Zoriontasunaren bila ariko dira
Alejandro Jodorowsky idazleak psikomagian eta terapian oinarritutako lana aurkeztuko du, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu