Jaiak. Sanantolinak Lekeition

Zortzi egun jaietan

Gaur iluntzean, bertso saioa egingo dute Estiballesek, Elortzak eta Maiak

Bihar egingo dute bakailao lehiaketa. MONIKA DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS.
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Txupinak atzo piztu zituen Lekeitioko (Bizkaia) jaiak, eta hurrengo zazpi egunetan ez da festa giroa amatatzerik egongo. Musika, kirola, gastronomia eta festa izango dira nagusi herriko kaleetan, eta ez da ondo pasatzeko aitzakiarik faltako. Asteburuan bilduko dira egitarauko ekintzarik nabarmenenak: kontzertuak, bertsolariak, gastronomia eta kirol lehiaketak, eta ondo pasatzeko bestelako ekintza mordoa izango dira.

Gaur goizean, urtero legez, Lekeitioko alkatea eta zinegotziak udaletxetik elizaraino joango dira, Lekitto musika bandak lagunduta. Egun osoan, lekeitiarrek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute: tiragoma txapelketa, txapel jaurtiketa, esku-pilota partidak... Afaldu aurretik, 20:00etan, bertsozaleek udaletxe aurrea hartuko dituzte Arkaitz Estiballes, Igor Elortza eta Jon Maia, eta haiek bertsotan ikusteko aukera izango dute.

Kirola eta gastronomia

Bihar Kamiseta eguna ospatuko dute lekeitiarrek, eta goizean goiz hasiko dira gastronomia lehiaketekin; hori dela eta, 10:00etan herriko plazara bilduko dira bakailao eta paella gozoenak nork preparatzen dituen erabakitzera.

Zaleen gozamenerako, biharko egunean, gastronomiarekin batera, kirola izango da ardatz: estropadak, futbol partidak, txirrindulari lasterketa, esku-pilota partidak eta idi probak izango dira Lekeition. 11:30ean Lekeitioko32. Ikurrina jokatuko da, eta, ordu berean, Lekeitio FTk eta Aurrera futbol taldeak partida jokatuko dute, San Antolin trofeoa lortzeko asmoz. 15:00etan afizionatuentzako txirrindulari lasterketan parte hartzeko aukera egongo da. Gauean, berriz, musika izango da; Arcada Social, Split 77, Ratzinger eta Habeas Corpus taldeek kontzertua emango dute 22:30eanhasita herriko plazan.

Igandean ere ez da deskantsatzeko tarterik izango; irrintzi txapelketa, pilota eta Kerobia musika taldea izango dira, besteak beste.

Astelehenean, jaietako ekitaldirik garrantzitsuena izango da, Antzar eguna ospatuko baitute lekeitiarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.