Zubi gozoak, Getxo-Portugal

Getxo Folk jaialdia itxiko du gaur Dulce Pontes abeslariak, fado eta sustrai musika kontzertuarekin

Erredakzioa
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Gozotasuna, izenean eta izanean, eta, aldi berean, nortasun sendoa eta indartsua. Hori guztia duen abeslaria entzuteko aukera izango da gaur Getxon, nazioarteko folk jaialdian. Hori dena entzun egiten da Dulce Pontesen ahotsean eta abesteko eran.

Ustearen kontra, bada Eurovision jaialditik atera den gauza onik. Portugal ordezkatu zuen Pontes gazteak 1991. urtean, eta baita irabazi ere. Musikologo eta historialarientzako lana da erabakitzea zer izan den lehenago, fadoaren pizkundea edo Pontesen agerpena. Izan ere, Montijoko emakumea eta musika mugimendu hori estu lotuta baitaude.

Halere, Pontesen ahots gardenak gehiago ere eman zezakeen, eta eman du. Rocka, jazza, Ennio Morriconeren piezak, Angolako musika eta euskal kantak ere aireratu ditu.

Eta, hara non, sustraietara egin duen berriz abeslariak azken urteotan. Bihotzak lau gela baldin baditu, hiru ate dituela erakutsi zigun 2006an (O Coração Tem Três Portas), eta bere espazio-denborako uneak erakutsi zizkigun 2009an (Momentos). Horietan oinarrituriko ikuskizuna ekarriko du gaur, Ibaizabalera.

Pontesekin amaituko da aurtengo Getxo Folk jaialdia. Unusual Suspects, Idir zein Korrontzi eta Oinkari izan ditu izar.

DULCE PONTES

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Areetako Geltokia plazan (Getxo, Bizkaia). 10-15 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.