'Zuhaiztatu zaitez' kanpaina hasi dute Donostian

Donostiarrei hiriko zuhaitzen aitabitxi edo amabitxi izateko aukera emango die Kristina Enea Fundazioak

Kontxako tamarindoak. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Kanpaina berezi bat hasi dute Kristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak: Zuhaiztatu zaitez. Hiriko zuhaitz jakin bat aukeratu eta zuhaitz horren aitabitxi edo amabitxi bihurtzeko aukera emango diete donostiarrei. Basoak zaintzeak duen garrantziaz ohartarazteko eta herritarren parte hartzea bultzatzeko helburuarekin antolatu dute.

Kontxa pasealekuko tamarindoren baten, Peñafloridatik atera zituzten sekuoietakoren baten edo hiriko beste edozein zuhaitzen aitabitxi edo amabitxi izan nahi duenak erraza du egitekoa: euro bateko ekarpenaren truke, pertsona, elkarte edo erakunde bakoitzak hiriko zuhaitz bat aukeratuko du. Behin zuhaitza aukeratuta, www.cristinaenea.org webgunean jarri duten fitxa bete beharko du, zuhaitzaren kokaleku zehatza, espeziea, altuera, diametroa, ezaugarri orokorrak eta argazkia gehituta. Aitabitxi eta amabitxi bakoitzak zuhaitzaren bizitzaren berri jakin eta bilakaera jarraitzeko konpromisoa hartuko du.

Ekimenarekin ateratako irabaziak hirian zuhaitz gehiago landatzeko baliatuko dituzte, eta 2013ko otsailean Mendizorrotza magalean zuhaitz autoktonoak landatuko dituztela jakinarazi dute proiektuaren bultzatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.