Zulo beltz erraldoi bat galaxia nano batean
Lurretik 30 milioi argi urtera dago Henize 2-10 galaxia, eta Esne Bidearen diametroa baino 30 aldiz txikiagoa da harena. Hala ere, astronomoen arreta dauka aspaldian. Izan ere, zulo beltz super-masibo bat dago han. Galaxien sorreraz arrastoa ematen du: itxura batean, halako zuloen ondotik sortzen dira galaxiak. Teoriak froga gehiago beharko ditu, edonola ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu