Zumaia, dardara betean

Habeas Corpus, On, Skasti eta Rapa Nui taldeek joko dute gaur, Zumaiako Dardara Fest jaialdian

Habeas Corpusen kontzertua, Hatortxurock 8. jaialdian. JOSU ASTRAIN UNANUA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Gazte Eguna ospatuko dute gaur Zumaian (Gipuzkoa), eta kontzertu sorta antolatu dute egitarauaren barnean. Dardara Fest jaialdia hasiko da 20:00etan, eta Habeas Corpus, On, Skasti eta Rapa Nui taldeak ariko dira.

Madrildik dator Habeas Corpus, eta hardcore, hip hop eta metalaren eremuan aritzen dira. 1994. urtean sortu zen taldea, eta ordutik, konpromiso eta jarrera ideologiko argia erakutsi dute. Haien sormen musikala garatu dute, eta kontzientzia soziala, pertsonala eta kolektiboa indartu nahi dituzte hitzen bidez. Dagoeneko hamabi lan argitaratu dituzte, eta estilo aldaketak nabari dira batetik bestera. Urte horietan guztietan, taldekideak aldatuz joan dira, eta orain Iker, M.A.R.S., Mr. Chifly eta Victorrek osatzen dute Habeas Corpus.

Jauko Barik, Keike, Brankan eta Xarma taldeetan ibilitakoak dira orain On osatzen dutenak; Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarra), Denis Alberdi (bateria), eta Ibai Suarez (baxua) hirukotea, hain zuzen. Gipuzkoa eta Bizkaikoak dira, eta Beizaman (Gipuzkoa) entseatzen dute. Rock melodikotik abiatuta, hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute. Emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira.

Skastik eta Rapa Nuik amaituko dute musika jaialdia.

DARDARA FEST

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Zumaian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.