Euskal Produktuak

Arrautzarik onenak

Euskaber enpresak kalitate handiko arrautzak ekoizten ditu, Eusko Label ziurtagiria dutenak eta ekologikoak.

Euskaber arrautzak: Eusko Label ziurtagiria dutenak eta ekologikoak. EUSKABER
2019ko abenduaren 22a
10:24
Entzun

Aske bizi diren oiloak hazten eta zaintzen dituzten baserritarren produktuak eskuratzea geroz eta zailagoa da supermerkatuetan. Enpresa handien giltzapean jaio eta arrautzak erruten dituzten oiloen produktuak ekoizten dituzte zenbaitek. Etiketak begiratzen jakin behar da oiloen jatorria eta bizi kalitatearen ziurtagiria izateko. Bezeroei arrautzarik onenak eskaintzeko helburuarekin sortu zen Euskaber, zaporerik onenen bila dabiltzan kontsumitzaileen beharrak asetzeko. Enpresaren oinarrietako bat elkarlana da. Arrautzen ekoizpena hasieratik amaieraraino kontrolatzen du Euskaberrek, eta hala bermatzen du produktuen kalitatea. Kudeaketa orokorraz arduratzen da, arrautzen sailkapenaz, ontziratzeaz eta merkaturatzeaz. Gizarte proiektu bat da, eta, alde horretatik, balioak, ahaleginak, onurak eta oiloak ere partekatzen dituzte ekoizleek. Bi arrautza mota lantzen ditu Euskaberrek. Eusko Label ziurtagiridun arrautzak eta arrautza ekologikoak. Bizimodu libre, natural eta konprometituan hazten dituzte oiloak eta ekoizle bakoitza ekologikoa edo Eusko Labelen bidea ustiatzen du. Tradizioa eta ingurua zainduz lantzen dute ekoizpen prozesua, etxeetan arrautzarik onenak dastatzeko aukera izan dezaten bezeroek.

Bezeroei kalitate oneko produktua eta zerbitzua eskaintzea da enpresaren kezka nagusia. Horretarako, Euskaberren etengabeko ikaskuntza hobesten dute hobekuntzarako bide gisa, baserritarrak prestatuz eta hobekuntzetan sakonduz. Baserritarrei familian lan egin eta baserritik bizitzeko aukera ematen die Euskaberrek, eta esker oneko hitzak baino ez dituzte horrekin. Kalitate oneko produktuak sortzen dituztelako baliozko sentiarazten ditu ekoizleak, eta bezeroek disfrutatu egiten dute bereizgarri hori. Tradizioarekiko errespetuan eta nekazaritzako elikagaien babesean sinesten du Euskaberrek. Iraunkortasuna murrizten ez duen jarduera errentagarria egiten dute ekoizleek, aske bizitzeko aukera eskainiz bai oiloei, bai eta ekoizleei ere. Sormenarekin eta berrikuntzarekin batera, ustiapenen lehiakortasuna eta errentagarritasuna lortzeko bitartekorik onena dela uste du enpresak. Tradizioa, bizi eskola, sormena eta sen ona batuz, erraz lekualda daitekeen eta ustiapen berrien ekoizpen bideragarritasuna bermatzen duen lan eredua diseinatu du Euskaberrek, eta horretan dihardute lanean. Haur eta nerabeekin ekintzak ere egiten dituzte Euskaberren. Ekintza ezin hobeak dira gazteek jakin dezaten zein den etxeko hozkailuan dauzkaten arrautzen jatorria, bai eta nola sortzen diren uler dezaten ere. Oiloak nola bizi diren, nondik datozen eta arrautzak nola jartzen dituzten ikusten dute haurrek, eta naturarekin bat egiten dute.

ANDA zigilua

Euskaberren baserritarrei Animalien Defentsarako Elkarte Nazionala gobernuz kanpoko erakundeak eman die ANDA zigilua; animalien ongizatea, biodibertsitatea, iraunkortasuna eta familia nekazaritza bermatzen ditu zigiluak. Modu alternatiboan hezten dituzte oiloak; landan soltean eta ekologikoki. Oilategiak tamaina txikikoak dira; horregatik dira familia nekazariak. Ingurumena zaintzen dute baserriei esker, bertako produktua eskaintzen baitute. Betikoa, gertukoa eta Euskal Herria aberasten duen proiektu soziala da Euskaber. Bertakoa eta bertakoak zaintzen ditu enpresak.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.euskaber.eus.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.