Ekonomia zirkularra oinarri duen 375 abeltzainen, nekazariren eta teknikariren batura da Baserria Km0 kooperatiba. Kate hori baserrietan hasten da, funtsezkoa baita ehunka baserritarren eguneroko lana, animaliak hazteko, kalitatezko elikagaiak sortzeko, ekosistema zaintzeko, tokiko ekonomia sustatzeko edo ondare kulturala mantentzeko. Eta lan horri kalitate bermea emateko, dozenaka teknikarik dihardute lanean kalitate, higiene eta I+G (Ikerketa eta Garapena) alorretan.
Helburu horiek lortzeko, baserrietako lanak errentagarria behar du izan. Askoren indarrak kooperatiba bakarrean bilduz are indartsuagoa da bakoitzaren ahalegina, baserriak bizirik mantentzea baita etorkizun oparo eta jasangarri bat bermatzeko bidea, katea eten ez dadin.
Euskal Herriko mendiak dira Baserria Km0 kooperatibako abereen bizileku, etxetik gertu. Besteak beste, Gorbeia, Aralar, Pagoeta, Aizkorri-Aratz, Valderejo edo Hernio inguruetako baserri eta larreetan bizi dira abereak. Mendian osteratxoa egiten dabilen edonork ikus ditzake animaliok larrean. Hori gertutasuna da, egiazkotasuna, eta, nola ez, kalitatea.
Euskal Herriko behien iraunkortasuna finkatzeko lanean, Euskal Herriko animaliekin egiten dute lan. Euskal Herrian bertan jaio eta hazitako abereak dira. Arraza ere funtsezko faktorea da Baserria Km0 kooperatibarentzat, jatorri euskalduna duten Terreña eta Piriniotar behien hazkuntza sustatzen baitu. Betizuak edo Limusinak ere hazten dituzte, maila txikiagoan bada ere.
Ezagutza eta kalitatea
Baserria Km0 kooperatiba lanean dabil abeltzaintzarako teknikak eta ezagutzak arbasoek belaunaldiz belaunaldi baserrian transmitituak dira. Baserrietako jardunak iraun dezan, larreak eta mendiak txukun mantendu daitezen, eta biztanleria osasuntsuago bat lortzeko bidean.
Produktuan islatzen da baserrietako lan ona. Kalitatea ziurtatua dago lan egiteko modua zehazten dutenetik bezeroenganaino iritsi arte. Gisa horretan lortzen dute kalitate goreneko haragia ekoiztea. Kalitatea, zaporea eta nortasun bizia dituzte Baserria Km0 zigilua duten produktuek, freskoetatik hasi eta sukaldean prestatuetaraino.
Behar eta era berriak
Gizartearen ohiturak aldatuz doazen moduan, Baserria Km0, gaur egungo abeltzain kooperatiba bat izanik, behar berrietara egokitzeko lanari ekin dio, eta lau plater kozinatu berri merkaturatu ditu: haragi bolak tomate saltsan, sukalkia, biribilkia saltsan eta lasagna txahalarekin. Beste produktuetan bezala, bi oinarri ukaezinei jarraiki lortu dute ekoizpena: osagaiak eta prozesua.
Baserria Km0 jakiak prestatzeko, natura eta elikagaien esentzia errespetatzen dituzten teknologiak erabiltzen dituzte produktuen, ohiko zaporeak mantenduz. Platerak prestatzeko erabili diren osagai aukeratuen propietate guztiak bere horretan mantentzen dituzte. Sukaldaritza ona estimatzen dutenek ezin gogokoago izango dituzte produktu berriak.
Baserria Km0 jakiek Eusko Label, zerekin egina ziurtagiria daramate. Horretarako, produktu bukatuaren kalitate egiaztatuaz gain, gutxienez osagaien 80% bertako produktuak izatea eskatzen dute, eta ahal den kasu guztietan, ziurtatuta. Zer esanik ez, okela Baserria Km0 osatzen duten abeltzainek ekoitzia. Bertakoa. Zaporetsua.
Ondo jatea gogoko izanez gero, euskal gastronomia estimatu, bertako produktuen aldeko apustua egin, euskal tradizioez gozatu eta berrikuntzarekin ausartuz gero, Baserria Km0 kooperatibaren eskaintza berria dastatu behar da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.baserriakm0.com.