Euskal produktuak

Kakao hazitik txokolate bikaina

Txokolatea kakao hazitik zuzenean egiten duen txokolategi bakarrenetariko bat da Arkupe.

Arkupe gozotegiak kalitate goreneko txokolatea ekoizten du. IÑAKI ATXA
2019ko abenduaren 9a
17:12
Entzun

Arkupe gozotegiak 35 urte daramatza gozogintzan. Santi Urtasunek enpresa martxan jarri zuenetik, familiak hurrengo belaunaldiraino eraman du negozioa. Askotariko produktuak lantzen dituzte: txokolate tabletak, bonboiak, pastak, galletak, pastelak, opilak, moldeko ogia, magdalenak, izozkiak…

Arkuperen espezialitaterik nabarmenena hurrarekin egina da: hur ale osoekin nahastutako txokolatea.

Horrenbeste urte arrakastaz egiteko, sekretu bat du enpresak: txokolatearen prozesu osoaren gaineko kontrola, kakao hazitik hasita. Produkzio guztia enpresan bertan egiten dute, eta horrek bermatzen du txokolatearen kalitatea maila gorenekoa izatea. Kakao hazien aukeraketatik bezeroaren eskuetaraino iritsi arteko bidea egiten dute enpresako langileek.

Kakaoa hainbat herrialdetatik ekartzen dute: Kuba, Ekuador, Venezuela, Madagaskar… Artisau lana egiten dute lehengai horretatik hasita.

Pastak ere aski ezagunak dira, egunero-egunero egin berriak saltzen baitira, gainerako produktu guztiak bezala.

Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: www.arkupegozotegia.com.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.