Antzerkia

"Almacenados"

Txalo konpainia

"Almacenados"
Nafarroa Murchante / Kultur etxea
2024ko apirilaren 28a
17:00
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.EGILEA: David Desola.ITZULPENA: Martin Agirre.ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.ANTZEZLEAK: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga.ESZENOGRAFIA: Asier Sancho Senosiain.IRAUPENA: 75′.IKUSLEA: +14 urte.HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.