Antzerkia

"Ametsen mundua"

Patata tropikalaren haurrentzako ipuin kontaketa saioa

"Ametsen mundua"
Gipuzkoa Eibar / Portalea
2024ko apirilaren 27a
18:00
Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko...Amets gure protagonistak zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, REM ametsen munduko atezaina ezagutuko du. Honek ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio.Patata Tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.4-12 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa. Izen-ematea, apirilaren 22tik 25era.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.