Ikus-entzunezkoak

"Basterretxea Irunen (1957-1975)"

"Basterretxea Irunen (1957-1975)"
Gipuzkoa Irun / Menchu Gal Museoa
2024ko apirilaren 19a
16:00
Artistaren mendeurrenaren harira antolatu diren ekitaldien artean, Irungo Udalak, Basterretxearen familiarekin lankidetzan, erakusketa bat jarri du abian. Erakusketa horretan Irunen egon zen bitartean artistak egindako lana ikusiko da, besteak beste, Arantzazuko zirriborroak, collageak eta argazkiak, etxe-tailerrari buruzko dokumental bat, garaiko erliebe eta eskultura hautatu batzuk, eta Equipo 57arekin lotura duten pintura abstraktu batzuk.Artistaren figura eta lanak ezagutzea interesatuz gero, apirilaren 19tik uztailaren 21era arte egongo dira ikusgai Menchu Gal aretoan.Erakusketaz gain, Irungo Udala jarduera-programa erakargarri batean ari da lanean, eta helburua da artista ezagutzea eta hiriari egin zion ekarpena balioestea. Aurten, hiriko bizilagunek hainbat proposamen gozatu ahal izango dituzte, hala nola bisita gidatuak, tailerrak edo proiekzioak. Laster emango dugu horien berri.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.