Musika

Belako eta Nize

Belako eta Nize
Gipuzkoa Azpeitia / Sanagustin kulturgunea
2024ko apirilaren 27a
22:30
BELAKOJosu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2023 urtean argia ikusi zuen ‘Sigo Regando’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.NIZEZu lo han izena jarri dio disko berriari Nize taldeak, eta lau urteko epean atera duten bigarrena da. Izan ere, 2018an ezagutu zuten elkar eta orduantxe hasi ziren elkarrekin musika sortzen. 2019ko otsailean eman zuten aurreneko kontzertua, 2020an atera zuten zazpi kantaz osaturiko Ezin, eta iragan urrian bigarrena. Zu Lo Han 2021eko otsailean grabatu zuten Bilboko El Tigre estudioan; formatu fisikoan eros daiteke Atico Stero webgunean, eta plataforma digitaletan ere entzungarri dago. 
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.