Musika

Bengo eta Ibil Bedi

Bengo eta Ibil Bedi
Gipuzkoa Errenteria / Lekuona fabrika
2024ko maiatzaren 11
22:00
BENGOBengo bere buruarekin berraurkitzen da bere lehen "Bizirik" mixtapean, artistaren bake mentalarekin amaitzen den bilakaera animikoa. "Bizirik" hasiera berria da Bengorentzat. Etapa honetan, konpositorearen eraldaketa pertsonala eta musikala islatzen da. Aldarte ezberdinak hartzen dituen diskoa, "Galduta" ren kaosetik "Barkamena" ren berrerospenera. Tristuratik barne-bakera eboluzionatzen duen prozesua.IBIL BEDIGoldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz, beste landaketa bat gerta dadin. Ekintza horren bidez bakarrik egingo da beste landaketa bat. «Goldea» fasez aldatzeko beharretik sortu zen, azken finean, aurrekoarekin hausteko beharretik. Hala ere, proiektuaren lehen lerroan goldearen kontzeptua egongo den arren, tresna honen funtzionamenduari zertzelada bat gehitu nahiko genioke: landare berri asko landatuko bagenitu ere, sustrai batzuk ere gordeko genituzke.  
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.