Antzerkia

"Boli, bili, boli"

Pantzart konpainiaren haurrentzako antzerkia

"Boli, bili, boli"
Gipuzkoa Donostia / Larrotxene kultur etxea
2024ko apirilaren 27a
17:30
Boli, bili, boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago.Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.Lehen aldiz estreinatu zenetik 80 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.Adina: 2-6 urte.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.