Musika

"Die Ersten Menschen"

Euskadiko Orkestra

"Die Ersten Menschen"
Bizkaia Bilbo / Arriaga antzokia
2024ko apirilaren 18a
19:30
 Euskadiko Orkestrak, lehen aldiz, opera bat izango du abonu-denboraldian. Arriaga Antzokiaren ekoizpena da, eta Euskadiko Orkestrak lagundu egiten du. Calixto Bieito izango da zuzendari eszenikoa, eta Robert Treviño, berriz, musika-zuzendaria; bi artistek elkarrekin aurkeztuko dute obra ezezagun baina liluragarri bat: Rudi Stephanen Die ersten menschen (Lehen gizakiak), Frankfurten estreinatua 1920an, eta lehen aldiz iritsiko dena Euskadira antzezpen horiekin. Freuden psikoanalisiak eragin handia izan zuen opera honen libretoan –oso estilo poetikoan idatzitakoan–; Die ersten menschen Adam eta Evaren arteko ezkontza-gatazkari buruzkoa da, baita euren bi seme Kain eta Abelen arteko azpijokoei buruzkoa ere (nola Kainek hala Abelek Lurreko emakume bakarra desiratzen dute: euren ama). Rudi Stephanek, Lehen Mundu Gerran oso gazterik hil zen etorkizun handiko musikagile alemaniarrak, musika zirraragarria sortu zuen istorio latz hau kontatzeko. Die ersten Menschen (Lehen gizakiak / Los primeros hombres)Konpositorea: Rudi StephanLibretoa: Otto BorngräberMusika-zuzendaritza: Robert TreviñoZuzendaritza eszenikoa: Calixto BieitoOrkestra: Euskadiko OrkestraEkoizpena: Dutch National OperaEkoizpen exekutiboa: Arriaga Antzokia, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan R. StephanDie ersten Menschen [100']Robert TreviñoZuzendariaCalixto Bieito Data eta lekua:Apirilak 18, 19:30 - Arriaga, BilboApirilak 20, 19:30 - Arriaga, Bilbo    
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.