Antzerkia

"El mundo está roto pero se puede caminar"

Inextremis konpainia

"El mundo está roto pero se puede caminar"
Nafarroa Antsoain / Antsoaingo antzokia
2024ko apirilaren 28a
18:00
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aitak egunero paperezko hegazkin bat bidaltzen dio balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatur misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, haurrak liburuen eta bizitzaren arteko harremana ezagutuko du.Urte asko geroago, bere alaba, orain idazlea dena, liburutegira itzuli da bere lehen liburuan jaso duen iniziazio esperientzia hori kontatzeko.Testuaren egilea: Harkaitz CanoZuzendaritza: Fernando BernuésIraupena: 60 minAntzezleak: Iratxe García Uriz, Leire Ruiz y Txori García Uriz
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.