Musika

Gorka Urbizu

Gorka Urbizu
Bizkaia Bilbo / Bilboko Kafe Antzokia
2024ko apirilaren 27a
17:00
Gorka Urbizuk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez.Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor. 
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.