Erakusketak

"Hotsez hots 2.0"

Jose Luis Elexpe "Pelex" eskultorearen erakusketa

"Hotsez hots 2.0"
Gipuzkoa Hernani / Biteri kultur etxea
2024ko apirilaren 15a
20:00
Txalapartaren garapenaren inguruan sortutako erakusketa da. “Ttakun ttakun herrena. Ttan ttukuttun ‘Hotsez hots’-en 10. urteurrena. Ttan ttakattan hamarkada baten ondoren datorrena. Ttan tturrukuttun ‘Hotsez hots 2.0’ du bere izena”. Hala aurkeztu du artistak bere lana. Aurretik egindako ‘Hotsez hots’ erakusketaren jarraipena edo moldaketa da, margolanez eta eskulturez osatutakoa. Material ezberdinak erabili ditu lanetarako, tartean, egurra, aluminioa, zinka edota sarea, eta koloreek presentzia handia dute. 
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.