Musika

Javier García Moreno eta Claudi Arimany

Javier García Moreno eta Claudi Arimany
Gipuzkoa Irun / Oiasso Erromatar Museoa
2024ko apirilaren 28a
12:00
Javier García Moreno: gitarraClaudi Arimany: flautaEGITARAUAChistian Gottlieb SCHEIDLERSonata re maiorreanAllegroa-Erromantzea-RondoaLudwig van BEETHOVENMugimendu bateko sonatinaFerdinando CARULLIFantasia op. 337, Belliniren Il Pirata operarekin motiboen gaineanIsaac ALBENIZAsturiasFrancisco TÁRREGARecuerdos de la AlhambraMauro GIULIANIKontzertu-duo handia la maiorrean op. 85Allegro maestoso-Andante molto sostenuto-Scherzo-Allegretto espressivo.BIOGRAFIAKClaudi Arimanyk kontzertuak eman ditu Europako herrialde guztietan, Errusian, Estatu Batuetan, Kanadan, Hegoamerikako zenbait herrialdetan, Israelen, Libanon, Turkian, Kazakhstanen, Thailandian, Txinan, Japonian eta beste hainbat lekutan. Munduko auditorium ugaritan aritu da, besteak beste: Chicago Simphony Hall, Washington Library of Congress, Carnegie Hall (New York), Palau de la Música Catalana, Beethoven-Haus (Bonn), Auditorium Nazionala eta Errege Antzokia (Madril), Concertgebow (Amsterdam), Rudolfinum eta Smetana Hall (Praga), Boston Simphony Hall, Palais Auersperg, Wiener Konzerthaus, Hofburg Redoutensaal eta Musikverein (Viena), Chopin Auditoriuma (Varsovia), Hollywood Bowl (Los Angeles), Wellington (Londres), Txaikovski (Mosku), Gasteig eta Herkules Saal (Munich), Franz Liszt Akademia (Budapest), Lieder Halle (Stuttgart), Théâtre Champs Elysées, Salle Pleyel eta Salle Gaveau (Paris), Beijing National Concert Hall (Pekin) edo Suntory Hall eta Bunka Kay Kan (Tokio).Diskografia zabal bat dauka, 40 disko baino gehiago atera baititu hainbat disketxerekin: SONY Classical, DENON, NOVALIS, DELOS Int., CAPRICCIO, etab.Bere belaunaldiko txirulari handienetako bat, urte askoz oholtzakide izan zuen Jean-Pierre Rampalen ustez. Haren oinordeko fina da, musika jotzeko eta musika-interpretazioaren artea ulertzeko moduari dagokionez. Claudi Arimanyk J. P. Rampalen urrezko txirula mitikoa darabil kontzertuetan.Javier García Moreno- GITARRA, gitarrako katedraduna Malagako Goi mailako Musika Eskolan. Areto eta antzoki ugaritan aritu da Espainian, Frantzian, Alemanian, Ingalaterran, Holandan, Italian, Danimarkan, Estatu Batuetan, Kuban, Polonian, Venezuelan, Turkian, Suedian, Japonian, Austrian, Mexikon, etab.Aretoen artean, aipagarriak dira Carnegie Hall (New York), Espainiako Auditorium Nazionala, «Andrés Segovia» museo-etxea eta Japoniako Gitarraren Jauregia, besteak beste. Jaialdiei dagokienez, ugaritan aritu da: «Andrés Segovia» Nazioarteko Udaberriko Jaialdia, «Cueva de Nerja» Jaialdia, Caracasko «El Hatillo» Nazioarteko Musika Jaialdia, Andrés Segovia Guitar Series Miami (Florida), Sonderho Guitarfestival, (Danimarka), Francisco Tárrega (Holanda), etab.Hainbat orkestrarekin aritu da bakarlari, hala nola Berlingo Ganbera Orkestra, Caracasko Sinfonikoa, Europar Batasuneko Ganbera Orkestra, Malagako Filarmonikoa edo Lublingo Filarmonikoa, besteak beste, eta ospe handia du Aranjuezeko kontzertuaren interpretazio bereziagatik.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.