Ikus-entzunezkoak

Laburbira 2024ko film laburren emanaldia

Laburbira 2024ko film laburren emanaldia
Araba Aramaio / Kultur etxea
2024ko apirilaren 28a
19:00
2024ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 35 herritan egingo du geldiunea bere XXI.edizioan.  LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21.edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola)KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás)ERRO (Amaia Lejarreta)BABESA (Ander Iruretagoyena)MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez)ZIRRARA (Ane Cuesta)TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)BETIZU BURU (Ander Iriarte)Laburbira 2024: egutegia
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.