Musika

"Lalo / Dvorak"

Euskadiko Orkestra

"Lalo / Dvorak"
Gipuzkoa Donostia / Kursaal
2024ko maiatzaren 8a
19:30
 Bi emanaldi, maiatzaren 8 eta 9an.Anna Clyneren –gaur egungo konpositore britainiar garrantzitsuenetako baten– musika sinfonikoa lehen aldiz entzungo da Euskadin, Lina González-Granados zuzendari kolonbiar-estatubatuar sarituaren eskutik (Riccardo Mutiren ikaslea da González-Granados, eta Los Angelesko operari lotuta dago). The Midnight Hour lanean, Clynek Juan Ramón Jiménezen eta Charles Baudelaireren poemak ditu inspirazio-iturri. Ondoren, Alban Gerhardt euskal agertokietara itzuliko da (2016an Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean aritu zen). Oraingoan, biolontxelojole alemaniar apartak Edouard Laloren Biolontxelorako kontzertu berebiziko eta grinatsuari helduko dio. Laloren kontzertuaren garaikidea, baina oso izaera ezberdinekoa, Antonín Dvoraken Zazpigarren sinfoniarekin amaituko da emanaldia. Egile bohemiarraren berezko folklore-kutsuari eusten dion arren, bere ziklo sinfonikoko larri eta dramatikoena ere bada partitura hori. A. ClyneThis Midnight Hour [12']E. LaloBiolontxelorako kontzertua [27']A. Dvorak7. Sinfonia [35'] Lina González-GranadosZuzendariaAlban Gerhardt   
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.