Antzerkia

Las Dramaturgas

Erdialde Antzerki Taldea

Las Dramaturgas
Gipuzkoa Donostia / Larratxo kultur etxea
2024ko apirilaren 25a
18:30
Susi antzerki-idazlea da, bere lanetako batekin arrakasta izan nahi duena. Baina etsita dago baliabide ekonomikorik ez duelako. Irtenbidea: mafioso aberats baten diru-laguntza. Baldintza bakarra du: bere neskak, dantzari xelebre batek, antzezlanean paper bat izatea. Egoera honetaz gain, Elena Velascoren presentzia estranbotikoa dugu, antzerki-munduko izarra eta ezaugarri desberdinak dituzten beste antzezle batzuk, Susi muturreko egoerara eramango dutena. Gertaerak azkartuko dira Elena Velascoren laguntzaileak, mafiosoaren bizkartzainak eta garbitzaileak Susiri bere lanaren testuarekin laguntzea erabakitzen dutenean. Komedia burugabe, arin eta dibertigarria, artista eta sortzaileen munduari buruz pentsaraziko diguna. Antzezleak: Maria Dolores Albistur, Maribel Alkorta, Jesus Calvo, Maria Victoria Damboriena, Maite Etxeberria, Mercedes Falcon, Marian Fernandez, Maria del Coro Imaz, Maria Jesus Lasa, Maria Luisa Markuerkiaga, Maria Lourdes Martin, Lourdes Mendizabal, Maria Aranzazu Perez eta Romualdo Vega.    Cristina Torres-en gidaritzapean.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.