Hitzaldiak

Literatur solasaldia: "Arrain hezur bat eztarrian"

Olatz Mitxelenarekin

Literatur solasaldia: "Arrain hezur bat eztarrian"
Gipuzkoa Hernani / Biteri kultur etxea
2024ko apirilaren 23a
19:00
"Arrain hezur bat eztarrian", Olatz MitxelenaOn asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.Olatz Mitxelenak, Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak.Gidaria: Ane Mayoz
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.