Musika

Maika Makovski

Maika Makovski
Nafarroa Iru�ea / Baluarte auditorioa
2024ko apirilaren 20a
12:30
Maika Makovski arduratuko da Baluarte Fundazioak antolatutako BERMUsika zikloaren lehen edizioari hasiera emateaz. Hauxe izango da Baluartera hainbat generotako (pop-rocka, fusio flamenkoa, indiea eta jazza) proposamen musikalekin iritsiko diren lau kontzertuetako lehena.Inon artista diziplina anitzik bada, hauxe da zinez. Izan ere, kontuan harturik haren talentu musikala, haren eragin ugariak eta espiritu-bilaketan etengabe agertzen duen premia, egiazki da izen paregabea egungo eszenan. 20 urte doi zituela ibilbideari lotu zitzaionetik etengabe sortu du harridura argitara emandako album bakoitzaren bidez, eta, dagoeneko, 8 plazaratu ditu. Azkena MKMK izan da, 2021ean argia ikusitakoa; sekulako arrakasta izan zen publikoaren eta kritikaren aldetik, eta urteko lan onenen zerrenda ia guztietan sartuta egon zen.  Lan txalotu horren lorratzari jarraikiz, konpositoreak Bunch of little burdens estreinatu du berrikitan, hots, bizirik egoteak dakartzan milaka karga txikiz mintzo den gai gordina. Harlauza bat bezala pisatzen duten beldur eta ardura horiez guztiez mintzo zaigu; horren ondorioz, errealitatetik urruntzea dugu amets fantasiazko munduan babesteko, horrek dakarren arriskuaren jakitun izanik ere. 
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.