Musika

"Mozart / Bruckner"

Euskadiko Orkestra

"Mozart / Bruckner"
Bizkaia Bilbo / Euskalduna Jauregia
2024ko apirilaren 30a
19:30
 Vienako Sinfonikoko zuzendari gonbidatu nagusi Marie Jacquotek, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jartzen dituzten bi sorkuntzarekin egingo du debuta Euskadiko Orkestrarekin. Gaztetako jeinua Mozart izango da, haurtzarotik ospea lortu eta 29 urterekin Pianorako 20. kontzertua idatzi zuena. Markus Schirmer pianojole austriar ospetsu eta Grazeko Musika Unibertsitateko irakasleak interpretatuko du. Bestalde, Bruckner dugu: 60 urte izan arte ez zuen lortu nolabaiteko arrakasta nazioartean, 7. sinfonia estreinatu zuenean. Ospetsua da sinfonia hori idazten ari zela Felix Mottl zuzendariari bidali zion gutuna: «Bururatu zitzaidan maisua [Wagner] laster hilko zela agian, eta orduan Adagioaren gaia nigana etorri zen». Obraren iraupen amaigabea (70 minutukoa eta eragin wagneriar argikoa), Brucknerrek forma musikal handien bidez azaleratzen zuen espiritualtasun sakon baten zerbitzura jartzen da.  W. A. MozartPianorako 20. Kontzertua [30']A. Bruckner7. Sinfonia  [64'] Marie JacquotZuzendariaMarkus Schirmer    
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.