Ikastaroak
"Mugarik al du umoreak?"
Lamine Thior umoregileak gidatutako lantegia
"Orain ezin da ezertaz txantxarik egin!". Ezaguna egiten al zaizu esaldi hori? Gai batzuekin ohikoa izaten da, baina egia al da? Ezin al dugu barre edo txantxarik egin? Lamine Thior umorista eta arrazismoaren aurkako aktibistak oso argi dauka erantzuna. Egunerokoan umorea erabiltzeko izaten diren estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazioak identifikatzen ikasiko dugu lantegi honetan. Dinamizatzailea: Lamine Thior, aktorea, komikia, gidoilaria eta aurkezlea.OHARRA: Lantegia maiatzaren 9rako aurreikusita zegoen, baina data eta kokapena aldatu dira. Online izen-ematea. Doako jarduera. Edukiera mugatua. Elkarrekin Bizitzen Ikasi egitasmoaren baitako jarduera.