Haur jarduera

"Naturalistaren lantegia"

Familientzako jarduera, landa munduko fauna eta landaredia ezagutzeko

"Naturalistaren lantegia"
Araba Gasteiz / Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
2024ko maiatzaren 4a
17:30
Haurrak. 5 eta 10 urte bitartekoakLantegi honetara etorri behar duzu landa-naturalista handia izateak dakartzan abantailez gozatzeko: parkeetan bizi diren karraskariei hurbiltzea, haiek zu ikusi gabe; hontzek zer jaten duten aztertzea; intsektuak bereizten ikastea, edo mendian gabiltzanean aurki ditzakegun landareak eta animalia-arrastoak identifikatzea.Era berean, natur zientzietako museoetan dituztenen antzeko bilduma hasten lagunduko dizugu, eta bertako fauna eta landaretza identifikatu eta ezagutu ahal izateko behar diren landa-gidak erabiltzen, naturalista petoa izatera irits zaitezen. Izena ematea, martxoaren 26tik aurrera
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.