Antzerkia

"Prima Facie"

Suzie Miller

"Prima Facie"
Bizkaia Bilbo / Arriaga antzokia
2024ko apirilaren 30a
19:30
Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.Tess bere karrerako unerik gorenean dago. Herrialdeko abokaturik arrakastatsuenetako bat da, eta ohituta dago esku artean dituen auzi guztiak irabazten. Baina gertaera lazgarri batek bizitza aldaraziko dio betiko. Eta maite duen guztiari aurre egin beharko dio, justiziaren bila.Bizi-bizia eta zirikatzailea da Prima Facie, hainbat sari irabazi dituen Suzie Milerren antzezlana. Sarrera guztiak agortu zituen iaz Londresko West End antzokian, eta «obra berririk onenaren» zein «emakumezko aktorerik onenaren» sariak irabazi berri ditu Britainia Handiko antzerkiaren Olivier Sarietan. Orain, Broadwayn ere antzeko sariak irabazteko prest dago.Arriagara datorren ekoizpen berri hau gaztelaniazko estreinaldia da, eta gaur egungo aktorerik ospetsuenetako bat izango du protagonista: Vicky Luengo.TaldeaEgilea: Suzie Miller.Egokitzapena eta zuzendaritza: Juan Carlos Fisher.Antzezleak: Vicky Luengo.Musika eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo.Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga.Argiztapena: Ion Aníbal López.Argazkia eta diseinua: Javier Naval.Produkzio exekutiboa: Producciones Abu S.L.Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas S.L.  
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.