Antzerkia

"Tarara"

Hika teatroa

"Tarara"
Bizkaia Bilbo / Bizkaia aretoa
2024ko apirilaren 25a
19:00
70eko hamarkadan, Bilboko SanFran auzoan, Rosa hazi zen, Liszt eta biolina jotzen laguntzen dioten beste musikagile batzuk ikusten omen dituen neska biolinista. La Tarara izeneko prostitutak bere mamuen aurkako borrokan laguntzen dio.Rosa heldua eta Rosa txikia nahasten dira ia susmatu gabeko sekretu baten gainean jirabiraka dabiltzan oroitzapenen joan-etorri batean: sutea, errautsak eta tapaki babesle bat bezala hedatzen den ahanztura. Tiradera batean aurkitutako maitasun-gutun batzuk bere oroimen hautsia osatzen duten arte. Ordura arte ikarari tarterik uzten ez zion oroimena, musikaz eta edertasunez gainezka zegoelarik.Poesiaren dardarak astindutako thriller bokazioa du testuak. La Tarara hainbeste haurren kontatu gabeko istorioa da, haragiaren hondora egindako bidaia iniziatiko eta adiktiboa. Barkamenari buruzko ipuin bat eta desberdintasunari egindako kantu bat, non Txanogorritxok, azkenean, otsoei biolina jotzen dien.AKTOREAKSandra Ferrús, Jurdana Otxoa, Kepa Errasti, Eneritz Artetxe, José Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos.LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOAZuzendaria eta dramaturgia: Agurtzane IntxaurragaEgilea: Josi AlvaradoEuskarazko itzulpena: Arantxa IturbeZuzendariaren laguntzailea: Miren GojenolaEszenografiaren eta jantzien diseinua: Ikerne JiménezEszenografiaren eraikuntza: Readest Decorados eta Sfumato Pintura EscénicaEszenografia-laguntzailea: María José VillelaJantzigintza: KKUM Inma GómezJantzien girotzea: Taller María CalderónZuzeneko musika: Adrián García de los Ojos & Jurdana OtxoaArgiak: Xabier Lozano / Irudi grafikoa: Santos Bregaña. LaiaBideogintza: Acrónica produccionesArgazkigintza: David Bernués & Dani BlancoEkoizpen-zuzendaritza eta ekoizpen exekutiboa: HIKA TeatroaTresneria: Acrónica ProduccionesKomunikazioa: Teresa SalaAdministrazioa: Asun EtxeberriaBanaketa: Hika TeatroaInformazio gehiago: www.hikateatroa.eusIraupena: 80’
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.