Musika

Zetak

Zetak
Gipuzkoa Astigarraga / Oialume
2024ko apirilaren 19a
22:30
AAZTIYENek emozioak eta tradizioa jorratzen ditu eszeptizismoaren ikuspegitik. Ez omen dira emozioak jaiotzetik dakarkigun zerbait. Tradizioarekin, gauza bera gertatzen da.Lan hau bizi garen erregimen emozionalean zehar doan bidaia bat da. Albumeko pieza bakoitzak emozio bat lantzen du, eta bertan entzun daitezkeen ahots ezberdinak geure emozioetan eragina duten barne zein kanpo ahotsen errepresentazioak dira. Zentsura, autozentsura eta presio soziala etengabeko talkan aurkituko ditugu gizakion senarekin. Soinu identitateari dagokionez, AAZTIYEN galaz jantzi dugu. ZETAKen lehen aldiz alboka, pandero eta irrintziei kokapen pribilegiatu bat eskaini diegu. Elementu tradizional euskaldun hauek erabili eta lotsagabekeriaz prostituitzen ditu AAZTIYENek. Izan ere, euskaldunak al dira? Noiztik dira gure tradizioaren parte? Arbizuko euskalkian, Nafarroako iparraldean kokatuta dagoen eta ZETAKen sorterria den herrian, "Aaztiyen"-ek "duela gutxi" esan nahi du. Zenbat denbora behar du zerbaitek "gure" bilakatzeko? Gure tradizio eta emozioak oso aintzinakoak dira. Ala ez? 
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.