Hitzaldiak

"Zinema idaztea"

Belén Funes eta Marçal Cebrianen eskutik. Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimena dela eta

"Zinema idaztea"
Gipuzkoa Donostia / KMK ekitaldi aretoa
2024ko maiatzaren 7a
19:00
Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 zikloa.KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:Escribir cine Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.Gidoia izango da protagonista Belén Funes eta Marçal Cebriánekin. ‘La hija de un ladrón’ filmaren (2019) debutak Espainian oihartzun handia izan zuen. Funesek zuzendari berri onenaren Goya saria jaso zuen, eta biek gidoi original onenaren kategorian ere irabazi zuten. Zinemaldian, Sail Ofizialean filma estreinatu eta lau urtera, Donostiara itzuli dira, film bat lau eskuz idazteko prozesuari buruz hitz egiteko, baita lehen filmak arrakasta izan ondoren hurrengo proiektuei aurre egiteko modua aztertzeko ere.Partaideak: Belén Funes, Marçal Cebrián.(Hizkuntza: gaztelania)2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.