EH Baik uko egin dio Senaturako bozetara joateari

2023ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
BAIONA. Frantziako Senaturako hauteskundeetara aurkezteari uko egin dio EH Baik. Ekainaren 3an egin zuten biltzar nagusian, Frantziako ezkerrarekin aliantza bat egitea hobetsi zuten, eta Frederique Espagnac senatari sozialistak egin zien proposamena lantzea erabaki zuten. EH Baik bere garaian komunikatu zuenaren arabera, ezkerreko abertzale bat zerrendan sartzea eskaini zien Espagnacek.

Ohar batean esplikatu dutenez, jakobinoak ez diren ezkerreko beste alderdiekin harremanak abiatu dituzte martxoaz geroztik. Aste hasieran beste bilkura bat egin dute EH Baik eta Espagnacek. «Apirileko proposamena baztertu eta zerrenda bateratu baten egiteko ateak hetsi ditu», dio EH Baik oharrean. «Hala, zerrendako bigarren postua EH Baikoa ez den beste hautetsi bati emateko deliberoa hartu du». Horiek horrela, abiatutako elkarrizketak amaitutzat eman ditu.

EH Baik uste du apirilean egin proposamenak ez zuela alderdi sozialistaren sostengurik, senatariak azaldu zuenaren kontra. «Espagnac andrearen eta alderdi sozialistaren seriotasun eskasa» deitoratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.