"Kutxak eta hari lotutako entitate guztiek eginiko jarduera guztiak ezagutu" nahi dituzte bost taldeek, "ordezkari politikoen eta entitatearen kudeatzaileen ardura aztertzearekin" batera. Horrela, batzorde horren helburua litzateke zehaztea ordezkari horiek CANen sorrerako printzipioei jarraituz jardun ote zuten, eta jakitea zein den kutxa desagertu ondotik geratzen den ondarea.
Talde politikoek azaldu dute herritarrek "finantza tresna propioa desagertzen" ikusi dutela eta gaur-gaurkoz ez dagoela horren ondorioen eta erantzuleen inguruko informaziorik: "Aurreko legealdian ikerketa batzordea berraktibatzeko hiru saioren ostean, soilik legealdia amaitzeko asteak falta zirela lortu zen hura aktibatzeko beharrezkoa zen gehiengoa".
"Denbora faltak eta CAN Fundazioak nahiz Nafarroako Gobernuak ikerketa batzordeari laguntzeari uko egiteak eragin zuten ondorioek ez argitzea zalantza gehienak", taldeek azaldu dutenez. Ondorio horietan zegoen indarrean dagoen legealdian ikerketa batzordea berrabiatzea.