Erabakia "ulertezina" dela adierazi du Lagarderen abokatu Yves Repiquetek, argudiatuta fiskalak Frantziako Justizia Auzitegiari eskatu ziola auzia artxibatzeko. Urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna ezar diezaiokete Lagarderi.
Nicolas Sarkozyren gobernuan Finantza ministro zen garaian arbitratze prozesu bat izan zen Bernard Tapie enpresariaren eta Credit Lyonnais banku publikoaren artean 1993an egindako Adidasen salmentagatik. Bada, 2008ko uztailean Tapieri 403 milioi ordaintzea ebatzi zuten. Tapie Sarkozyren laguna zen, eta Lagardek ez zion helegiterik jarri epaiari, estatuko interesen kontrako erabakia izan arren eta ministerioko aholkulariek helegitea jartzeko gomendatu arren.
Auzian inputatuta daude, besteak beste, Tapie bera eta Stephane Richard Orange-France Telecom telekomunikazio enpresako presidentea. Biei "iruzurra talde antolatuan" egitea egozten diete.