Hirugarren hilabetez inflazio negatiboa dago Hegoaldeko lau lurraldeetan. Prezioak igo egin dira apirilean, %0,6 hain zuzen, baina KPIren urte arteko tasa -%0,7an kokatu da, eta urtean pilatutako prezioen garapoenak ere inflazio negatibo nabarmenera darama indizea, -%1,1ekoa baita.
Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban -%0,8ko inflazioa negaiboa markatu du urte arteko tasak apirilean; bizkaian -%0,6koa da; eta Nafarroan, berriz, -%1ekoa.
Arlo bakoitzari erreparatuta, etxebizitzak (-%6,8), garraioak (-%4,7) eta aisialdia-kulturak (-%2,9) jaitsi dituzte beren salneurriak gehien. Aitzitik, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%2,5), komunikazioak (%3,5), eta hoteleak eta jatetxeak (%1,2) igo dira dira gehien. Nafarroan, berriz, jantziak eta zapaten arloa nabarmendu behar da garestitu diren artean, %8,3 igo baitira arlo horretako prezioak apirilean. Aisialdia-kulturak. berriz, -%2,9 jaitsi da.