Brent upela garestu egin da gaur, eta ehun dolarreko muga gainditu du. Hain zuzen, upeleko 100,53 dolarreko salneurrira iritsi da Londresen.
New York-eko (Ameriketako Estatu Batuak) upela, berriz, 101,14 dolarrera heldu da; hark ere gora egin du. 1980ean heldu zen preziorik gorenera: 102,53ra.
Igoera horietan berogailuen erregaien eta gasolioaren garestitzeak zerikusia dutela adierazi dute.
Ekonomia
100 dolarreko muga gainditu du Brent upelak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu