ekonomia

1.130 milioi euroko iruzurra izan da azkeneko lau urteetan Gipuzkoan

Pello Gonzalez Ogasun diputatuak esan du aldi horretako marka dela.

2011ko apirilaren 1a
15:24
Entzun

2007-2010 aldian Gipuzkoan 1.130 milioi euroko iruzurra egon dela atzeman du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pello Gonzalez Ogasun diputatuak gaur esan duenez. "Herrialdean lau urteko tartean inoiz izandako iruzurrik handiena da".

Aldundiaren arabera, 2007ko iruzurra 181,9 milioi eurokoa izan zen, 2008an 335,7 milioikoa, 2009an 294,3koa eta iaz 317,5ekoa.

Gonzalezek adierazi du iruzurraren aurkako plana daramala aldundiak eta orain arte "emaitza onak" izan dituztela, hainbat kasu atzeman dutelako. Azkeneko lau urteetan ustezko delitu fiskaleko 83 espediente jarri dituzte auzitegien eskuetan —81,5 milioi euroko baliokoak—.

Iaz, herritarrek salaketak egiteko telefono zenbakia bat jarri zuen diputazioak, eta Gonzalezek esan du 398 salaketa izan direla. Horietako 52 azterketa fasean daude, 159 datu basera pasatu ditu aldundiak, 129 beste administrazio batzuetara igorri ditu eta 58 artxibatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.