116.000 euroko isuna prezioak adosteagatik
ASFALTOA. Lehiaren Euskal Auzitegiak 116.000 euroko zigorra ezarri die 2001 eta 2002 urteetan asfaltoaren prezioa adostu zuten hiru enpresari. Hirurek aitortu dute lehiaren legea urratu izana eta etorkizunean konkurrentzia bermatzeko neurriak hartuko dituztela hitzartu dute. Horren truke, auzitegiak aurreikusitakoa baino isun txikiagoa jarri die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu