Kutxak txartel berria du merkatuan: ON txartela. Erakundearen esanetan, Europan ez da besterik haren ezaugarriekin: doakoa izango da, aurre ordainketa bidez funtzionatuko du eta 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako izango da. Adinez nagusi ez direnentzako denez, kontrol eta segurtasun neurri zorrotzak hartu dituela azaldu du Gipuzkoako aurrezki kutxak. Hala, txartel berriarekin ezingo dute erosketarik egin Internet bidez, eta zenbait saltokitan mugak izango dituzte.
Karmele Agirrezabal Kutxako Marketin zuzendariak eta Nerea Rodriguez Ordaintzeko Bitartekoen Arloko arduradunak aurkeztu zuten txartel berria Donostian. Azaldu zutenez, gaztetxoaren tutore edo arduradunak edozein kutxa automatikotatik, Kutxaren webgunetik edo erakundearen edozein bulegotatik sartu ahal izango du dirua txartelean. Haien betebeharra izango da txartelaren mugimenduak kontrolatzea, une bakoitzean zenbat diru erabilgarri duen jakitea eta txartelaren erabilpena ikuskatzea. Aldi bakoitzean gutxienez bost euroko ekarpena egin beharko da, eta urtean ezingo dira sartu 6.000 euro baino gehiago.
12 eta 18 urte artekoentzat aurre ordainketa bidezko txartela atera du Kutxak
Gaztetxoaren tutore edo arduradunak izango du txartelaren erabilpena egokia dela ziurtatzeko ardura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu